XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilbilis deitzen dute, eta Bello Vado edo Villa Ubao (Ugaotik Bilbo inguraino doan ibaiaren izena).

Hala Biribilbao ote da, hots, ibi biribila?.

Azalpen gehiago ere bada.

Shakespeareren garaian, XVI. mendean, Bilboes, hau da, Bilbaos, burdinazko ezpata eta barra batzuk ziren, girgilutzat erabiltzen ziren gateekin.

Shakespeare bera baliatu zen hitz horretaz, bere literatur sorgaietan sartzeko.

Euskaldunek hizkuntza zahar-zaharra zuten, euskara.

Nekazaritza bizimodua sendoa zenez, euskarak iraun ahal izan zuen, guztiz galdu edo hil gabe, latina eta Uharte-hurraneko erromatar-aurreko beste hizkuntzak hil ziren bezala.

Bilbok jarraitzen zuen bere burua defendatzen.

Kanpotik, baina gertutik, infantzoiek eta elizatetakoek Bilboko foruak onuragarriegiak zirela jotzen zuten.

Gatazka izugarriak.

Odol-jarioa nonahi.

Landagoa hiriaren aurka.

Nekazalgoa hiritargoaren kontra.

Borroka bizia herritar eta merkatariaren artean.

Jauregoa Hiribilduaren ekonomi boterearen aurka.

Arketipo bat sortu zen, matxina, eta haren jazargoa matxinada deitu zen.

Hau da, populuaren jazargoa, 1718an, zerga sartu zenean (aduana-ordainketa) hiri-barruan.

XIX. mendearen lehenbiziko urteetan, Madrileko gobernuak Simón Bernardo Zamakolari eman zion Abandon portu berria, bakearen portua deituko zena, egiteko baimendua.

Honek asaldura ugari piztu zituen Bilbo eta elizateen artean.

Zamakolada izenaz deitu zen asaldura.

1804 urtea zen.

Zamakolaren heriotzarekin eta Godoyren erorketarekin (portu berria Godoyk bataiatu bait zuen), egitasmoa eta hasitako lanak bertan behera gelditu ziren betiko.

Karlistadek larritasuna ekarri zieten bilbotarrei.

Aintzazko hiru setiatze gainditu zituen Bilbok Errege-nahiaren boterearen aurka.

Bilbo txikia zen eremuz, baina gudurako kemen miresgarriarekin.

Setiatze horiengatik Bizkaiko hiriburuari Gainditu gabeko Hiribildua titulua eman zitzaion, eta Udalan Txit Gorena tratamendua.